Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
  • Biga 1
  • Biga 2
  • Biga 45

Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia

Romain Pujol, Vincent Caut

64 páginas. Kolorea
Paper-azala azal-hegalekin
ISBN: 978-84-17575-85-4
Año de publicación: 2020
Este título estará disponible a partir del 8 de Octubre de 2020

Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina.


Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun grafiko handiz marrazten dituen kontakizun hauetan. Horrez gainera, albumaren amaieran irakurleak orri bikoitz bat aurkituko du Bigarekin eta bere adiskideekin jolasteko. Sail hau Ariol arrakastatsuaren editoreek argitaratu dute Frantzian, eta 40.000 aletik gora saldu ditu. 

 


“Umore oneko dosi eder bat txertatzen die gure umeei, lan bitxi, fresko, dibertigarri eta adimentsu baten erritmoan”.

Planète BD

“Liburu honetako lehenengo orrialdea gainetik irakurtzen duzun orduko, sumatuko duzu ez dela ikusten ezer benetan iraultzailerik: eskola bat, jolas-patio bat, lagun talde alai bat, super botereak, jipoi-emaile batzuk hemen, guraso zoragarri batzuk han… Gazteentzako sail klasikoen osagai guztiak hor daude. Baina, hara, Bigarekin horrek bereziki ondo funtzionatzen du, sinpletasun eta freskura harrigarriz”.  

Bodoï