Biga 2. Super laguna!
  • Biga2 18
  • Biga2 19
  • Biga2 21

Biga 2. Super laguna!

Romain Pujol, Vincent Caut

64 páginas. Kolorea
Paper-azala azal-hegalekin. 17.0 x 21.5 cm
ISBN: 978-84-18215-42-1
Año de publicación: 2021
1ª edición

Banbu, lagunik handiena; Kara, mireslea; Kyle, abusoia... Biga, Animalien Lehen Hezkuntzako ikasle berria, eta bere mundua topatu ditugu Benetan identifikatu gabeko animalia alean (Astiberri, 2020). Eta gag berriak datoz bigarren abentura-liburukian; ale honek azal gorria dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin. Haur berezi hau oso maitatua da bere lagun berrien artean; hala ere, inbidia pixka bat pizten die batzuei eta beldur pixka bat ematen dio ikasgelako neska berri bati: Kati tigrekume emeari. Hori bai, epel eta exaxola ez du inor uzten, eta bere lagunek super heroia balitz bezala hartzen dute. Egia da super ahalmenak dituela, eta ez gutxi! Baina Bigak ez du justizia bere eskutik hartzen, telebistan super heroiek askotan egiten duten bezala, eta bere ikaskideek superlaguntzat hartzen dute jolastokian.


“Fan eta jarraitzaile itsua deklaratzen naiz pertsonaia txiki honena, berez urdina izan arren, kolorez aldatzeko edo txikle bat bezala luzatzeko gai den izaki kutun honena. Jeniala eta super gomendagarria. Baina 10 biribil-biribil batekin, gainera”.

Anika entre libros

“Haize freskoaren bafada bat komikiaren munduan, irakurle txikientzat!”

Canal Lector

“Ikaragarri dibertitua izateaz gainera, hezigarriak ere badira abentura hauek, irakurtzen hastearekin batera garrantzi handiko gauza asko irakatsiko baitizkiete haurrei: diferentziak errespetatzea, bullyinga ezagutzea eta horren kontra borrokatzea edo adiskidetasunaren garrantzi itzelaz jabetzea, adibidez”.

Jesús Jiménez, RTVE.es

“Bitxitasunari kantu bat”.

El Día de Córdoba

“Tira klasikoaren esparruan kokatua, Bigak gaitasun miresgarria du handiak nahiz txikiak harritzeko, eta itxura ona du ale honek, oso ona ere”.

Trece millones de naves