Claude eta Morino 1. Madarikazioa
  • Claudioymorino1 eus1
  • Claudioymorino1 eus2
  • Claudioymorino1 eus3

Claude eta Morino 1. Madarikazioa

Adrien Albert

72 páginas. Kolorea
Azal gogorra. 18.0 x 22.5 cm
ISBN: 978-84-17575-82-3
Año de publicación: 2020
1ª edición

6 URTETIK AURRERA

Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta eskeletoa esnatu egin da. Claude du izena, kolore berde ederrekoa da, eta lurgaineko bizitzaren xehetasun guztiak jakin nahi ditu, ahaztuak baititu. Morinoren laguna izan nahi du, baina Morinori gogaikarri samarra egingo zaio. Alabaina, zenbat eta gehiago saiatu baztertzen, orduan eta ezinbestekoagoa izango zaio Claude.

Eskeleto harritua lepo gainean hartuta, eramana eta pedagogia beharko ditu zezen gazteak, baina baita adorea eta azkartasuna ere, azalduko zaizkien abentura guztiei aurre egiteko. Claudek eta Morinok elkar errespetatzen eta elkarri laguntzen ikasiko dute, halabeharra adiskidetasun ederra bilakatuz. Pertsonaiei umorea eta samurtasuna darie, eta Adrien Albertek istorio guztiz sinesgarri bat osatzea lortzen du demoniozko txizerreka batekin, eskeleto infusio zale batekin... eta Baudelaire kantatzen duten muskuiluekin!

2020ko Bernard Versele saria 7 urtetik aurrerako haurrentzako liburu onenari

Sorcières sarirako (Frantziako liburuzainen saria) izendatu zuten 2019an.

Montreuil-eko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Azokako Pépite sarirako aukeratu zuten 2018an.

 

“Kontakizunaren bizitasuna eta umorea guztiz bat datoz ilustrazioekin. Absurdoaren haizeak eraman egiten gaitu, eta hunkitu egiten gara ikustean nolako beharra duten bata bestearena”.

Art Stram Gram

“Bikote bitxia osatzen dute, aldi berean aurkakoak eta osagarriak baitira, eta ukatu ezineko plazeraz jarraitzen ditugu haien ibilaldi eroak. Trantze xelebreak bata bestearen atzean azaltzen dira, barre algarak bezalaxe. (...) Sei urtetatik aurrera deskubritu beharreko altxorra”.

Ricochet

“Harrigarria, originala, eroa eta txinpartatsua. Hori guztia irudi digital argi, irakurgarri eta atseginez gidatua. Claude et Morino: gazteentzeko liburu ederra, barregarria eta ezohikoa. Biziki gomendatzekoa”.

Comixtrip