• Traducción: Miel A. Elustondo
  • Páginas: 224
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Paper-azala
  • Formato: 14 x 20 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-46-7
  • EAN: 9788418909467
  • Año de publicación: 2022
  • Colección: Txikiberri

Irri egin

Raina Telgemeier

Edición en papel: 15,00 €
Comprar en librerías
  • Traducción: Miel A. Elustondo
  • Páginas: 224
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Paper-azala
  • Formato: 14 x 20 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-46-7
  • EAN: 9788418909467
  • Año de publicación: 2022
  • Colección: Txikiberri

10 urtetik gorakoek irri egiteko

Raina seigarren mailan dago, eta normala izan nahi du, besterik gabe. Baina, gau batez, eskauten bilera baten ondoren, estropezu egin eta ebakortzak hausten ditu. Ondorengo hilabeteak jasanezinak izango dira berarentzat: ebakuntza bat egin beharko diote, eta metalezko bracketak, buruko arku itsusi bat, baita hortz faltsuak ere jarriko dizkiote. Baina, hori gutxi balitz bezala, lurrikara batetik “bizirik irten” beharko du, eta lehenengo maitasun‑harremanak eta zirudien bezain onak ez ziren adiskidetasunak gainditu.

Raina Telgemeier Irri egin komikia (gaztelaniaz, “¡Sonríe!”) Interneten argitaratzen hasi zen, eta, horri esker, 2011. urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Halaber, 2016an, berriz ere autore onenari Eisner Saria jaso zuen Hermanas komikiarekin; Hermanas ez da Irri egin komikiaren bigarren atala, baina komiki autobiografikoa da eta garai berean dago girotuta. Amerikako Estatu Batuetan lehenengo argitalpena egin eta hamabi urtera, Irri egin gazteentzako komikien klasiko bilakatu da, hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoan itzuli eta lau milioi ale baino gehiago saldu ditu, eta euskaraz dugu azkenik.

“Telgemeierrek ez ditu ez autofikzioa ez komikia asmatu, baina aitzindaria izan da bi horiek elkartzen preadoleszenteen bizitza enpatiaz lantzeko”.
Tereixa Constenla, El País
“Rainak bikain batzen ditu adoleszentzia osatzen duten eguneroko sorpresa txikiak, drama eta lotsak… Irakurgai ezin hobea da”.
Gene Yang, National Book Award sariaren irabazlea
“Liluragarria, dibertigarria eta hunkigarria”.
Kirkus Reviews
  • 2010 Boston Globe-Horn Book ohorezko liburua
  • 2010 New York Times Editors’ Choice
  • 2010 Kirkus aldizkariaren hautuko liburu onena
  • 2011 Eisner Saria adoleszenteen argitalpen onenari
  • 2011 American Library Association elkartearen haurrentzako komiki onena
  • 2011 Yalsa gazteentzako nobela grafikoen Top Ten zerrenda

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.