• Páginas: 296
  • Color: Zuri-beltza
  • Tapas: Azal-biguna, hegalekin
  • Formato: 16 x 23 cm.
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-42-9
  • EAN: 9788418909429
  • Año de publicación: 2022
  • Traducción: Julen Gabiria
  • Colección: Nobela Grafikoa

Maus. Euskarazko Edizioa

Art Spiegelman

Edición en papel: 24,00 €
Comprar en librerías
  • Páginas: 296
  • Color: Zuri-beltza
  • Tapas: Azal-biguna, hegalekin
  • Formato: 16 x 23 cm.
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-42-9
  • EAN: 9788418909429
  • Año de publicación: 2022
  • Traducción: Julen Gabiria
  • Colección: Nobela Grafikoa

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz. Lan honen erradikaltasun narratiboak mugarria ezarri zuen nobela grafikoaren unibertsoan, eta, ondorioz, Pulitzer saria lortu zuen: komiki bati emandako aurrenekoa eta bakarra.

“Guztiz ezinezkoa da Maus irakurtzeari uztea, ezta lotara joateko ere. Saguetako bi maitasunari buruz hizketan hasten direnean, hunkitu egiten zara; sufritzen dutenean, negar egiten duzu. Sufrimenduz, umorez eta eguneroko bizitzak jarritako oztopoz osatutako ipuintxo honetan murgiltzen zarenean, apurka-apurka harrapatu egiten zaitu Europa Ekialdeko familia honen hizkerak, eta gatibu hartzen zaitu kontakizunaren erritmo gozo eta hipnotikoak. Eta, Maus amaitzen duzunean, pena ematen dizu mundu magiko hori utzi behar izateak”.
Umberto Eco
“Holokaustoari buruz inoiz idatzi den narraziorik hunkigarri eta arrakastatsuena”
The Wall Street Journal 
“Garaipen apal, hunkigarri eta soila, ezin dena zehaztasunez deskribatu, eta ezin dena komikia ez den beste inolako eratan lortu”
The Washington Post
“Irudi txikiz kontatutako istorio epikoa"
The New York Times 
“Artelana, eta basatiki hunkigarria”
The Boston Globe

 

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.