- Itzulpena: Bego Montorio
- orrialde: 208
- Color: Kolorea
- Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
- Formato: 17 x 22,8 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-10332-95-9
- EAN: 9788410332959
- Año de publicación: 2026
- Colección: Txikiberri
Orekako basoa 1. Gau luze bat
Paco Sordo

- Itzulpena: Bego Montorio
- orrialde: 208
- Color: Kolorea
- Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
- Formato: 17 x 22,8 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-10332-95-9
- EAN: 9788410332959
- Año de publicación: 2026
- Colección: Txikiberri
7 urtetik gorako basoen lagunentzat 🌳
Kalekumea da Hannah txikia, eta, lehen aldiz, aitonarekin bakarrik pasatu behar du uda. Aitona baso harrigarri bateko zaintzailea da: zuhaitzak paseatzera joaten dira aspertzen direnean, animaliek hitz egiten dute, 120 urteko gnomoek nerabezaroaren krisia dute... Arazo bat badago, ordea, Basoko Izpirituak argi uzten baitu lehen egunetik ez duela neskatila bere lurraldean nahi, eta, amorruaren amorruz, amaierarik gabeko gauean murgilduko du basoa. Lagun berriekin batera, basoko izpirituen bila abiatuko da Hannah, errespetatu ezean arriskutsua izan daitekeen natura aztoratzaile hori baretzen saiatzeko.
Paco Sordo, 2022an El pacto lanarekin Espainiako Komikiaren Sari Nazionala eskuratutakoa eta haurrentzako Niko komiki sailaren egilea, inor epel utziko ez duen album batekin datorkigu Txikiberri bildumara. Marrazki atsegin eta biribilduekin (aitonaren tripa, Hannahren begiak, txerrinfinituaren pertsonaia...), kolore biziekin (neoi koloreko mamuak!) eta antzinako grabatuen modura apaindutako orrialde ederrekin, suspense handiko eta ustekabe ugarietako kontakizuna aurkezten digu, Grimm anaien ipuin klasikoak gogora ekartzen dituen horietakoa. Egileak, alabaina, bere ohiko umore absurdoa gehitzen du, eta lehen orrialdeetatik harrapatuko gaituen abentura jostaria ehuntzen du pertsonaia multzo barregarri batekin.
"Fantasiako ipuina, poesia eta umorez betea eta ekologia-dosi zenbaitekin gozoki ondua".
"Umore guztiz txoroa, batzuetan erabat absurdoa, topaketa gero eta gertagaitzagoak... Benetan, ezinezkoa da barrez ez lehertzea".
