- Traducción: Bego Montorio
- Páginas: 96
- Color: Kolorea
- Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
- Formato: 17 x 21,5 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-10332-92-8
- EAN: 9788410332928
- Año de publicación: 2026
- Colección: Txikiberri
Pin, Pan eta Pun
AtOLOnia

- Traducción: Bego Montorio
- Páginas: 96
- Color: Kolorea
- Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
- Formato: 17 x 21,5 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-10332-92-8
- EAN: 9788410332928
- Año de publicación: 2026
- Colección: Txikiberri
Sei urtetik gorako naturazaleentzat 🐁
Pin, Pan eta Pun satitsu bat, laborategiko sagu bat eta hamster bat dira, eta sartuta dauden kaioletatik ateratzea dute desirarik handiena. Giltzapetuta bizi izan dira beti, eta denbora horretan ezohiko gaitasunen bat garatu dute. Huts egindako saio batzuen ondoren, kanpoko mundura heltzea lortuko dute. Behin kanpoan, ordea, gauzak ez dira haiek espero bezala gertatuko, eta zailtasunak bata bestearen atzetik azalduko zaizkie. Pin, Pan eta Pun lehen irakurleentzako abentura atsegin eta dibertigarri honetan, gainera, animalia espezie horiei buruzko zenbait bitxikeria ikasiko ditugu. Album ilustratuen hizkerara hurbiltzen den komiki bat da, elkarrizketarik gabekoa, narratzailearena baita kontakizunaren ahots bakarra, eta hala, akuarela teknika mistoarekin landutako orrialde goxoak azalduko dizkigu.
AtOLOniak berak dionez, inspirazioa hartzen du "alegia klasikoen estetika eta munduetan, abenturetako komiki eta kontakizunetan baita haurtzaroko komikien umore zuzenagoan ere, adibidez, Ibañezena. Juanjo Guarnidoren lanak ere eragin handia izan du nigan. Mahaigainean daukat beti, zeren, batzuetan, komikiak akuarelaz egiteak alferreko esfortzua eman baitezake, eta haren lanak, aldeak alde, merezi duela gogorarazten dit. Jeff Smith ere (Bone) aipa nezake, baita Bill Watterson (Calvin y Hobbes), Álvaro Ortiz, zeinak txunditu baininduen Iratxo Txikian kolorea erabiltzeko duen moduagatik, edo Liniers eta bere goxotasun komikoa. Eta David Petersen! Uste dut haren Mouse Guard-ek erein zuela Pin, Pan eta Pun-en hazia".
