• Páginas: 48
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm.
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18215-26-1
  • EAN: 9788418215261
  • Año de publicación: 2021
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri

Patti eta inurriak

Anouk Ricard

Edición en papel: 12,00 €
Comprar en librerías
  • Páginas: 48
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm.
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18215-26-1
  • EAN: 9788418215261
  • Año de publicación: 2021
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri

6 URTETIK AURRERA

Pattik egun txarra izan du. Eskolan nota txarrak atera ditu, eta irakasleak errieta egin dio. Etxera itzultzean, gurasoak ere haserretu zaizkio. Nahigabetuta, logelan bilatu du aterpea, eta Internetera konektatu da, baina, ustekabean, aulkitik erori eta konortea galdu du. Handik gutxira, neskatila ñimiño bilakatuta itzartuko da gurasoen lorategiaren erdian. Inurri batzuek bahitu egin dute, baina, geroago, bakarrik utziko dute intsektuek, haien nagusia –morroi zital samarra- suminduko ote zaien beldurrez.

Benetan larritzen hasita dago Patti. Esperantza piztu zaio Fabrice intsektu makila topatzean, baina, kamuflatzen trebea izanagatik ere, ez dirudi oso animalia azkarra denik. Sandalia ikaragarri handi baten pausoak (Pattiren amarena) hondamendia iragartzen du. Eta hasiera baino ez da...

Anouk Ricard komikigile frantses ospetsuak –Anna et Froga komiki sailaren sortzailea da– neskatila arrunt batek egoera ezin bitxiago batean biziko dituen gorabehera eroak kontatuko dizkigu. Marrazkera samurra eta argia du, apaingarririk gabea eta aldi berean oso adierazgarria, eta gidoian surrealismoa eta ekintza uztartzen dira. Abentura barregarri eta bizigarri bat, lotsagabea eta gaur-gaurkoa.


“Elkarrizketek erritmo bikaina dute, eta kontakizuna umeentzako ipuin soil bat baino askoz gehiago da, bai baitaude zenbait mezu sotil. Horri guztiari esker, zer pentsa ere emango die umeei, eurek bakarrik edo norbaitek lagunduta irakurtzen dutenean”. 

Planète BD

“Abentura epiko, barregarri eta hunkigarria, marrazketa naif batez eta koloreztatze minimalistaz lagunduta”.

Page

“Abentura adimentsu eta barregarria, adin guztietakoentzat”.

Babelio

 

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.